ONGIZATEA ARDATZ: HEZKUNTZA ETA PSIKOLOGIA ONGIZATE PERTSONAL ETA KOLEKTIBOAREN ZERBITZURA

Osasun mentalean arreta integrala eskaintzen dugu, ikerketa, prebentzioa, diagnostikoa, tratamendua eta prestakuntza uztartuz.

icono cerebro

GARAIA, OSASUNERAKO SUSTAPENA: buru osasuna zaintzea eraldatze ekintza bat da

Osasun mentalaren arloan ikuspegi integrala duen diziplina anitzeko lan taldea gara. Ezagutza, sentsibilitatea eta konpromisoa uztartzen ditugu, pertsonei eta komunitateei laguntzeko.

Gure zerbitzuak

Hezkuntza-, komunitate-, familia-, norbanako- eta lan-eremuetan egokitutako programak diseinatu eta garatzen ditugu. Programa hauek beharren detekziotik eta aholkularitzatik abiatzen dira, eta esku-hartze psikohezitzaile eta arreta psikologikoa eskaintzen dute, bai norbanakoari, bai taldeari zuzenduta. Funtsezko gaiak jorratzen ditugu, hala nola ongizate emozionala, ondoez emozionalari aurre egiteko estrategiak, erresilientzia sustatzen duten gaitasun sozio-emozionalak, nerabezaroan eta bizitzako aldaketa-prozesuetan trantsizioa, mendekotasunak, osasun sexuala eta pertsonarteko harremanak.

Zer egiten dugu?

Ikastetxeetan, enpresetan eta erakunde desberdinetan, ongizate emozionala eta osasunaren sustapena eta prebentzioa lantzen ditugu ikuspegi integral batetik. Honako hauek eskaintzen ditugu:

  • Ongizatea sustatzeko programak eta tailerrak
  • Kontsumoen prebentziorako formakuntza eta sentsibilizazio-kanpainak
  • Ikastaro psikohezitzaileak
  • Aholkularitza profesionalei
  • Laguntza psikologikoa banaka zein taldean
  • Udal eta komunitate-planak, ikerketak eta diagnostikoak
  • Jai-giroetan eta kontsumo-testuinguruetan prebentzio-eskuhartzeak

Jar zaitez gurekin harremanetan, kontaiguzu zure kezka, eta, zure egoeran oinarrituz, hobekien egokitzen zaizun aukera proposatuko dizugu

Ikerketa eta aholkularitza

Hezkuntza eta familiak

Komunitatea

Enpresak

Emakumeak

Zerbitzu psikologikoa

Eskola birtuala

icono cerebro

Harremanetarako

Gure zerbitzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu edo proposamen bat egin nahi badiguzu, idatziguzu lasai; gustura erantzungo dizugu.