Komunitatea
Garaian, osasun mentala bizipen kolektibo gisa ulertzen dugu, harremanetan, espazio partekatuetan eta elkarlanerako sareetan oinarritzen den prozesu gisa. Horregatik, ikuspegi inklusibo eta parte-hartzaile batetik abiatuta, ongizate emozionala, prebentzioa eta gizarte-eraldaketa sustatzen dituzten programa komunitarioak diseinatzen eta gauzatzen ditugu.
Komunitatean sustraitutako prebentzioa
Prebentzio hurbilaren aldeko apustua egiten dugu, ezagutzan, entzute aktiboan eta erantzunkidetasunean oinarrituta. Ikuspegi horretatik abiatuta, hainbat ekintza garatzen ditugu kontsumoen arriskuak murrizteko eta erabaki informatuak sustatzeko, bereziki gazteen artean eta jai-giroko testuinguruetan.
Alkoholaren eta bestelako substantzien kontsumoaren prebentzioa jai eremuetan
Gazteei zein herritarrei zuzendutako jardueren bidez, kontsumoaren inguruko erabaki arduratsuak hartzeko beharrezko tresnak eskaintzen ditugu.
Bi esku-hartze motatan banatzen da programa hau:
- Informazio gunea jaietan: stand informatibo bat jartzen dugu jai-eremuetan, non interesa duten pertsonek substantzien kontsumoari buruzko informazioa jaso eta arriskuen murrizketarako baliabideak eskuratu ditzaketen.
- Aholku laburra gazteei: gazteei zuzendutako esku-hartzeak egiten ditugu, non elkarrizketaren, entzute aktiboaren eta hausnarketaren bidez, kontsumo arduratsua, prebentzio-tresnak eta babes-faktoreen indartzea lantzen diren.
Sentsibilizazio-kanpainak
Komunitatean eragina duten kanpainetan aktiboki parte hartzen dugu, hala nola Tabakorik Gabeko Mundu Egunean, non udalerrietan tabakoa uzteko dauden baliabideak zabaltzen ditugun eta tabakoaren kontsumoaren ondorioei buruzko sentsibilizazio-guneak sortzen ditugun.
Programa guzti hauek osasun-eragileekin prebentzio-teknikariekin, gazteria- eta gizarte-zerbitzuekin eta beste hainbat eragilerekin elkarlanean egiten dira, saretze bidezko lana eta komunitatean eragin positiboa bultzatuz.
Harremanetarako
Bete formularioa eta ahalik eta lasterren jarriko zaitugu harremanetan.