Emakumeak
Emakumeek bizitzen dituzten erronka eta bizipen bereziak kontuan hartuta, beharrezkoa da euren osasun mentala eta emozionala modu zehatz eta integralean babestea. Horregatik, Garaian emakumeei zuzendutako programak garatzen ditugu, ahalduntzea, babes-sareak eraikitzea eta zaintza propioa sustatzea helburu dituztenak.
Zaintzak norberatik abiatzen direnean, eraldaketarako bidea irekitzen da.
Emakumeentzako programak eta talde terapeutikoak
Bizitzako une zail edo aldaketa garaietan dauden emakumeei zuzendutako programak eskaintzen ditugu, euren antzeko bizipenak izan dituztenekin espazio partekatuak sortuz eta eragin emozionala izan duten esperientziak modu kolektiboan lantzeko.
Horretarako, tailerrak, laguntza psikologikoa eta talde-terapiak eskaintzen ditugu, espazio seguru eta babesleetan.
Lantzen ditugun gai nagusiak
Ongizate emozionala: Tentsioa Arindu, Oreka Berreskuratu
Zailtasun pertsonalek, bizitzako aldaketa garaiek edo eguneroko zama emozionalek eragindako estresa, antsietatea edo bestelako ondoez emozionalei heltzeko tresnak garatzen dira.
Osasun sexualari eta erreproduktiboari lotutako arreta
Prebentziorako zein kudeaketarako laguntza espezializatua osasun sexualari eta erreproduktiboarekin lotutako gaietan, hala nola, menopausia, haurdunaldia, amatasuna, puerperioa…. eta endometriosia bezalako gaixotasun ginekologikoetan.
Kontsumo problematikoa eta emakumeak
Emakumeek kontsumoa murriztu edo uztea lortu dezaten (tabakoa, alkohola, psikofarmakoak…), emozioen kudeaketan trebatzen, gaitasun pertsonalak garatzen eta gizarte-laguntza sareak indartzen dira.
Harremanetarako
Bete formularioa eta ahalik eta lasterren jarriko zaitugu harremanetan.