Banakako esku-hartzeak
Pertsona bakoitzaren behar eta desioen arabera egokitutako esku-hartze pertsonalizatuak eskaintzen ditugu. Eskaria jaso ondoren, egoera eta beharrizan espezifikoen ebaluazio sakona egingo dugu, eta ondoren, espero diren emaitzak lortzeko asmoarekin, esku-hartze plan pertsonalizatu bat diseinatuko dugu. Guzti hau elkarlanean, pertsonaren autonomia sustatuz. Landu ditugun behar nagusiak hauek izan dira:
- Norbere buruaren ezagutza eta zainketa
- Ondoeza emozionalari aurre egin
- Trebetasun emozionalen garatzea
- Gatazkei aurre egiteko laguntza
- Atxikimenduaren erreparazioa
- Sexualitate osasuntsua
- Substantzien eta/edo arriskuko beste portaeren kontsumoari arreta
- Adikzio bat jasaten duten pertsonekin bizi diren senideentzat laguntza
Beste eskaerarik baduzu, jarri gurekin kontaktuan eta zure beharrizanen arabera proposamen bat egingo dizugu.
Harremanetarako
Bete formularioa eta ahalik eta lasterren jarriko zaitugu harremanetan.