Nortzuk gara

icono cerebro

Ongi etorri Garaiara!

Pertsonen osasun mentalarekin eta ongizate emozionalarekin konprometitutako emakume profesionalek bultzatutako proiektua da Garaia. Gure hastapenetatik, begirada inklusibo eta ekitatiboaren alde egiten dugu, ikuspegi zorrotz eta eguneratuarekin, ezagutza, gertutasuna eta konpromisoa uztartuz, esku-hartze eraginkor, etiko eta eraldatzaileak eskaintzeko.

Diziplinarteko talde bat gara, gizarte-hezitzaile eta gizarte-langileez, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleez, pedagogia eta pedagogia terapeutikoko espezialistez eta psikologiako eta sexologiako profesionalez osatua. Profil aniztasun honek aukera ematen digu premiei ikuspegi integral, osagarri eta aberasgarri batetik heltzeko.

Kalitatezko arreta eskaintzeko etengabeko prestakuntzan tinko sinesten dugu. Horregatik, gure ezagutzak eta metodologiak etengabe eguneratzen ditugu, ebidentzian oinarritutako ikuspegiak giza sentsibilitatearekin eta irizpide profesionalarekin bateratuz.

Ibilbide sendoa dugu pertsonak, taldeak eta erakundeak laguntzen, ikuspegi bateratzaile batetik, psikologiaren jakintza, tresna psikohezitzaile, prebentibo eta komunitarioekin uztartzen duena. Esku-hartzeak garatu ditugu hezkuntza, gizarte eta erakundeetan, beti ere bakoitzari dagokion errealiate eta premietara egokituz.

Profesional konprometituak zure ondoan. Ezagutza, sentsibilitatea eta esperientzia bidelagun.

icono cerebro

Harremanetarako

Gure zerbitzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu edo proposamen bat egin nahi badiguzu, idatziguzu lasai; gustura erantzungo dizugu.