Enpresak

icono cerebro

Lan ongizatea eta buru osasuna

Lana pertsonen osasun fisiko eta mentalaren determinatzaile nagusietako bat da. Osasun mentalari modu proaktiboan heltzean, enpresek langileen ongizatea hobetzeaz gain, produktibitatea handitu, absentismoa murriztu, lan-istripuak eta lan giro positiboa sustatu dezakete. Azken batean, osasun mentalean inbertitzea erakundearen etorkizunean inbertitzea da.

Garaia, Osasunerako Sustapena-k, enpresa eta erakundeei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen ditu, osasunaren sustapenaren eta prebentzioaren ikuspegitik lan eginez eta espreski osasun mentalean zentratuz. Gure zerbitzuen bitartez erakunde eta enpresetan eragin positiboa sortzea bilatzen dugu, langileei zein konpainia osoari mesede egingo dien lan-giroa sustatuz.

Gure zerbitzuak hainbat estrategia ditu, hala nola:

  • Diagnostikoak: Langileen egoera emozionala, soziala eta portaerazkoa ebaluatzen dugu (estresa, harremanak, adikzioak…). Analisi honek osasun emozionaleko arazoen jatorria identifikatzen laguntzen du.
  • Prestakuntza saioak eta trebakuntzarako tailerrak:
    • Bizimodu osasungarriak sustatzeko saioak (adibidez, kontsumoen prebentzioa).
    • Arrisku psikosozialen kudeaketa eta ongizate emozionala lantzeko tailerrak.
  • Aholkularitza eta laguntza emozionala langileentzat: Prestakuntza-ekintza bakoitzak aholkularitza programa espezifiko bat barne hartzen du behar duten langileek laguntza emozionala eta orientazio pertsonalizatua jasotzeko.
  • Sentsibilizazio kanpainak: Kanpaina-egutegi batekin, osasunaren sustapena eta prebentzioaren inguruko gaiak modu praktiko, eraginkor eta parte-hartzailean jorratzen dira.
  • Protokoloak eta Planak: Enpresaren neurrira egindako planak eta protokoloak, kontsumoen prebentzioa eta lan-ingurune osasungarria bultzatzeko helburuarekin.

Enpresetan ongizate emozionala sustatzen dugu, lan-ingurune osasungarriak diseinatuz.

icono cerebro

Harremanetarako

Bete formularioa eta ahalik eta lasterren jarriko zaitugu harremanetan.